None

Matific-en Abenturen uhartea eta zure matematika saioak lerrokatu!

Funtzio berri honek Abenturaren Uharteko edukia eta matematikako saioak lerrokatzen ditu, beraz, ikasle bakoitzaren ikaskuntza-esperientzia hobetzen da.

 

Abenturen uhartea 

Abenturen uhartean ikasleek matematikako kontzeptuak barneratzen dituzte haien erritmoa jarraituz. Matific-ek duen algoritmoak ikasle bakoitzari bere mailara egokitutako ariketak eskaintzen ditu. Fustrazioa edo asperdura saihestuz eta erronka interesgarriak eskainiz.

 

Erronka: moldagarritasuna eta gelako helburuak orekatzea

Abenturen uhartea ikaskuntza-esperientzia pertsonalizatua eskaintzen du. Hala ere, irakasle batzuek zalantza bati aurre egin behar izaten diote: nola ziurta dezakete ikasleek Abenturen uhartean egiten duten lana matematikako saioen helburuekin bat egiten duela.

Funtzio berri hau ikaskuntza moldagarriaren onurei eusteko diseinatu da, eta, aldi berean, irakasleei kontrol gehiago eskaintzen die ikaslen ikaste irakaste prozesuan.

 

Abentura gidatu

Funtzio honi esker, irakasleek ikaskuntza prozesua bideratu dezakete, Abenturen uharteko esperientzia matematikako saioekin bat eginez. Honela funtzionatzen du:

 

  1. Irakasleak gidatua: irakasleek erraz ezar dezakete gai bat eta Matific-ek gai horrekin lotutako ariketak lehenetsiko ditu.
  2. Ariketaren hautaketa adimenduna: gai bat aukeratzen badugu ere, gure algoritmoak ikasle bakoitzaren beharretara  ariketak egokitzen jarraituko du. Horrek esan nahi du, ariketak ikasgelan ikasten jarraitzeko garrantzitsuak izateaz gain, ikasle bakoitzarentzat erronka egokiak ere badirela.
  3. Oinarri sendoak eraiki: ikasle batek gaiarekin zailtasunak baditu, Matific-en adimen artifizialak ariketa egokiak eskainiko dizkio, oinarrizko trebetasunak eraikitzen laguntzeko.
  4. Ikaskuntza-ibilbide malguak: Ikasle guztiek helburu orokor bera lortzeko lan egiten dute, baina bakoitzak bere beharretara egokituta eta erritmoak errespetatuz.
  5. Lerrokatu denbora mugatuta: gai bat aukeratzen den aldi bakoitza bi asterako prestatuta dago, orokorrean, denbora tarte hau ondo egokitzen da ikasgelen funtzionamendura.


Onurak

Irakasleentzat:

Denbora aurreztea: banakako ariketak esleitu beharrean, ikuspegi zabalagoko gai bat ezartzeak lana arintzen du.

Gaien lanketa hobetu: Matific-eko edukiak eta matematika saioak erraz lerrokatzen dira.

Kudeaketa simplea: plataformak duen egokitzeko gaitasunari esker, ikaste-irakaste prozesua erraz kudeatu.

 

Ikasleentzat:

Esperientzia pertsonalizatua: aukeratutako gaiaren inguruan ikasle bakoitzak bere beharren arabera lan egiten du.

Etengabeko aurrerapenak: ikasleek kontzeptuak menperatzen dituzten heinean, automatikoki egiten dute aurrera.

Beharrezko laguntza: gaiarekin zailtasunak dituzten ikasleek beraien beharretara egokitutako ariketak jasotzen dituzte. 

 

Gela bateko adibidea

Lehen Hezkuntzako laugarren mailako irakasle batek zatikiak lantzen hasi berri da. Hori dela eta, ""Zatikiak"" gaia ezarri du Matific-en gai nagusi gisa. Hurrengo bi asteetan:

Ikasle aurreratuek azkar egiten dute aurrera zatikien oinarrizko kontzeptuetan, beraz, alderatzen eta zatikiak batzen hasten dira.

Maila ertaineko ikasleek zatikiak identifikatzen eta irudikatzen aritzen dira, pixkanaka-pixkanaka zailtasuna handituz.

Zailtasun gehien dituzten ikasleei zatikien kontzeptura gerturatzen eta ulertzen lagunduko dizkien ariketak landuko dituzte.

Ikasle guztiek helburu bera lortzeko lan egiten dute, baina bakoitzak bere beharretara egokitutako ibilbidea eta erritmoa jarraituz.

 

Ikaskuntza ibilibide pertsonalizatuak, matematikako saioekin lerrokatuta.

Irakasleei Abenturen Uharteko ariketak eta matematikako saioak lerrokatzeko aukera emateak Matific-ek matematiken irakaskuntza eraginkorra bultzatzeko duen etengabeko konpromisoa adierazten du.

Funtzio berri honek lotura ezin hobea sortzen du irakaskuntza gidatua eta ikaskuntza moldagarriaren artean. Horri esker, ikasleek matematika ikasi egiten dute ondo pasatzen duten bitartean.