Pentsamendu Konputazionala eta Datuen Alfabetizazioa: Zergatik Matematika izan behar duen bidea gidaria
Mundu osoko hezkuntza-sistemek erronka garrantzitsua dute beraien aurrean: nola prestatuko ditugu ikasleak etorkizunerako, zeinetan adimen artifizialak, datuek eta etengabeko aldaketek berebiziko pisua izango duten?
Nazioarteko politika-eztabaidek, OCDEren gidaritzapean daudenek barne, azpimarratzen dute erantzuna ez dagoela ikasgai berriak gehitzean, baizik eta oinarrizko jakintza-guneen irakaskuntza eraldatzean, bereziki matematikena.
Zer da Pentsamendu Konputazionala?
Pentsamendu konputazionalak gero eta pisu handiagoa du gaur egungo ikasleentzako funtsezko gaitasun gisa. Jeanette Wing-ek (2006) honela definitu zuen:
“Arazoak eta haien irtenbideak formulatzeko pentsamendu-prozesuak, irtenbideak informazioa prozesatzeko agente batek eraginkortasunez gauzatu ahal izango dituen moduan irudikatu daitezen.”
Praktiktikotasunean, ikasleei honako esparruetan laguntzea suposatzen du:
- Arazo konplexuak zatitxo txikiago eta kudeagarrietan banatzean.
- Ereduak eta loturak identifikatzean.
- Informazio garrantzitsuenean arreta jartzean.
- Urratsez urrats konponbideak (algoritmoak) gizakiek edo makinek jarraitu ditzaketenak, diseinatzean.
Hau ez da informatika-gaitasun hutsa. OCDEk eta hezkuntza-erakunde nagusiek azpimarratzen dute pentsamendu konputazionala matematiketan garatu behar den zerbait dela, arazo-konponketa baita gaitasun horien oinarri naturala.
Datuen alfabetizazioaren garrantzia
Bestalde, datuen alfabetizazioa XXI. mendeko beste gaitasun funtsezko bat bezala ezarri da. Ikasleek datuak eskuratu, irudikatu eta interpretatzeko gai izan behar dute; ziurgabetasuna kudeatu; arriskuak ebaluatu; eta informazioa kritikoki aztertu, desinformazioa antzematea barne.
Nazioarteko jarraibideak argiak dira: gaitasun horiek matematikako curriculumean txertatu behar dira. Jada ageri dira nazioarteko erreferentziazko probetan, hala nola PISA azterketetan, non azpimarratzen diren benetako egoeretan arazoak konpontzea eta erronka ezezagunetara moldatzeko gaitasunak.
Erronka ez da behar dena definitzea, baizik eta baldintzak sortzea -curriculumaren eguneratzean, prestakuntza profesionalaren eta baliabideen bidez- irakasleek gaitasun horiek beren irakaskuntzan konfiantzaz txertatu ahal izan ditzaten.
Matific-en ekarpena
Matific modu berezian dago lerrokatua XXI. mendeko ikaskuntzaren ikuspegi globalarekin. Gure plataformak pentsamendu konputazionala, datuen alfabetizazioa eta arazoen konponketa zuzenean txertatzen ditu matematiketan, ikasketa-prozesuaren lehen maila beretik hasita.
Ikuspegi honek, honako elementuak bermatzen ditu:
- XXI. mendeko gaitasunak goiz garatzen direla: Ikasleek pentsamendu kritikoa eta arazoak konpontzeko gaitasuna eskuratzen dute txikitatik.
- Gaitasunak integratuak daudela, ez isolatuak: Haurrek modu naturalean lantzen dute pentsamendu konputazionala eta datuen ingurukoa matematiketan, ez ikasgai bereizi edo deskonektatuetan.
- Estandar globalak betetzen direla: Matific-ek nazioarteko hezkuntza-erakunde nagusien ikuspegia islatzen du, eta horrela, egokitasuna eta arau-betetze globala bermatzen dira.
Etorkizunerako prest dauden ikasleak hezten
Adostasun globala argia da: pentsamendu konputazionala eta datuen alfabetizazioa ez dira aukerako gehigarriak, baizik eta hezkuntzaren etorkizunerako erdigunea. Matematika da gaitasun horien "etxe" naturala, eta hauek modu eraginkorrean integratzea da ikastetxe eta hezkuntza-arduradunen erronka nagusia.
Matific-en, konprometituta gaude eraldaketa hau sustatzearekin. Pedagogia zorrotza eta esperientzia digital erakargarriak uztartuz, ikasleei laguntzen diegu memoria mekaniko hutsetik haratago joan eta konfiantzazko arazo-konpontzaile bihurtzen, XXI. mendeko erronkei aurre egiteko prest.
Bat egin gurekin hezkuntzaren etorkizuna eraikitzeko. Matific-ek ikastetxe eta gobernuekin egiten du lan, mundu osoan, pentsamendu konputazionala eta datuen alfabetizazioa matematiketan txertatzeko, ikasleen ikaskuntza-bidaia hasieratik bertatik.